XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Betabereak ugaritzen ari dira.

Behiak, idiak eta zezenak batez ere, esnea eta haragiaren lorpenerako erabiltzen dira.

Arraza gorri frisoi eta arraza holandarrekoak dira garrantzitsuenak.

Bizkaia eta Gipuzkoan aurki daitezke gehienak.

Urdabereak ere nahiko ugariak dira, batez ere beren haragiak gero eta eskari handiagoa duelako.

Zaltaberea, astoak, mandoak eta zaldiak, alegia, eta ahuntzaberea ez dira hain ugariak.

Azken urteotan, hegaztizantza eta untxezantzak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira.

Bi abere-mota hauek haztegi espezializatuetan zaintzen dira.

Arrantza

Euskal Autonomi Elkarteak arrantza-tradizio handia du.

Euskaldunok, antzinatik, itsasoko bizipenetara begira bizi gara.

5. Laburtu eskema batean testu honetako informazioa.

Arrantza-sektoreak leku garrantzitsu bat betetzen du Euskal Autonomi Elkartean.

750 untzi baino gehiago dago eta 8000 pertsonatik gora itsasoan lan egiten dute, itsasoko iharduerekin zerikusia izan eta lurrean egiten diren langintzetako beharginak kontutan izan gabe.

Euskal Autonomi Elkarteko arrantza-portu nagusiak hauexek dira: Bermeo, Ondarroa, Lekeitio, Santurtzi, Armintza, Getaria, Hondarribia, Mutriku eta Donostia.

Itsasbazterreko arrantzako espezie ugarienak atuna, antxoa, berdela, txitxarroa eta legatza dira.

Arrain hauetariko batzuk fresko jaten dira, eta gainontzekoak kontserba industrietarako edo arrain hirina egiteko erabiltzen dira.

Itsaszabaleko arrantzako untzi guztiak Pasaia eta Ondarroan daude.

Gehien hartzen diren espezieak makailaoa, legatza, mihiarraina, itsasapoa eta atuna dira.